Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Albisteak

Bisita gidatuak 'Donostiako Alde Zaharra eta Portua: Monumentu Multzoa' erakusketan

  • 2020ko urtarrilaren 12ra arte, ostegun, ostiral eta larunbatero izango dira Donostiako Alde Zaharra eta Portua: Monumentu Multzoa erakusketa ikusteko bisita gidatuak.
  • Nahi duenak doan parte hartu ahal izango du; horretarako, aski izango da MUGAK Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalaren web-orrian izena ematea.

Joan den azaroaren 26an, Ancora elkarteak Donostiako Alde Zaharra eta Portua: Monumentu Multzoa erakusketa inauguratu zuen Euskadiko Arkitektura Institutuan, eta orain, bisita gidatuak ere antolatu ditu urtarrila bitarte.

Bisita gidatuetan parte hartu nahi dutenek, aski dute hemen:

https://www.eventbrite.es/e/entradas-visita-guiada-parte-vieja-y-puerto-de-san-sebastian-conjunto-monumental-84858025639

Bisitak aste honetan hasiko dira eta ostegun, ostiral eta larunbatero izango dira (abenduaren 21ean izan ezik, San Tomas eguna baita): 19:00etan, gaztelaniaz. Abenduaren 28tik aurrera, larunbatero, eguerdiko 12:30tan, euskarazko bisita gidatuak antolatu dira. Bisita gidatuek hurrengo urtarrilaren 12ra arte iraungo dute, erakusketa orduantxe  amaituko baita.

Ancora elkarteak antolaturik, eta MUGAK Euskadiko Arkitektura Bienalaren bigarren edizioaren barruan betiere, Eusko Jaurlaritzak gure hiriko gune historikoa monumentu-multzo izendatu izana ospatzea da erakusketaren helburua, herritarrei haren berezitasunen berri ematearekin batera.

Ibilbidea bitan banatzen da: batetik, portua, eta bestetik, berriz, ehunen bat kale; eta horiekin guztiekin batera, bertako eraikin berezienen 330etik gora argazki eta plano, bai eta Alde Zaharreko bizimoduari buruzko dokumental bateko pasarte bat ere. Horrekin batera, 1814an sortu zen eta gerora huts egin zuen proiektu bat ikusteko aukera ere egongo da erakusketan, eta 3Dn ikustekoa gainera: Alde Zahar utopiko hura, osaera erradialekoa, plaza nagusi oktogonal batetik abiatzen zen, baina jendeak berehala egin zuen hura eraikitzearen aurka.

Erakusketa urtarrilaren 12ra arte egongo da zabalik, eta artxibo- eta ikerketa-lan ikaragarria ezkutatzen du atzean. Horren ondorioz, hiriko Alde Zaharra eta portua eraikitzeko prozesuari buruzko datu berri asko jakiteko aukera izango dute bertara joaten direnek. José María Unsain, Eneko Oronoz eta Alberto Fernández-D’Arlas erakusketaren komisarioek Alde Zaharraren singulartasuna nabarmendu dute; haien esanetan, 1813an hiria suntsitu ondoren Alde Zaharra berreraiki zen moduak oso berezi egiten du Donostiako leku hau.

MUGAK Bienalari buruz

Bigarren edizioa du aurtengoa MUGAK Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalak, eta ehundik gora jarduera antolatu ditu arkitektura gizartera hurbiltzeko eta hura beste diziplina batzuekin lotzeko. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila da Bienalaren antolatzaile nagusia. MUGAKek bidegurutze izateko asmoa du, hau da, elkargune askotariko, transbertsal eta multikulturala izan nahi du, eta elkarrizketa, eztabaida eta gogoeta bultzatu, estrategia berriak erkatu eta soluzioak bilatu, denon artean gizarte etikoago, justuago eta orekatsuago baten mugak definitzeko.



Egitaraua prestatzen ari gara