Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Albisteak

Etxebizitza Sailak `Mugak´ Arkitekturako III. Bienala jarri du abian; azaroan izango da, Donostian, Bilbon eta Gasteizen

Etxebizitza Sailak, Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritzaren eta Arkitektura Institutuaren bidez, MUGAK Euskadiko Nazioarteko Arkitekturako Bienalaren hirugarren edizioa diseinatzen eta antolatzen hasi da; datorren azaroan izango da, eta ekitaldiak antolatuko dira hiru hiriburuetan. Bienalaren erakusketa zentrala Euskadiko Arkitektura Institutuak Donostia-San Sebastiánen duen egoitzan izango da, eta Carme Pinós arkitektoaren lanari buruzkoa izango da.

Amaitu da MUGAKen bigarren edizioa, inoizko internazionalena eta herritarrengandik gertukoena

45.000 lagunek baino gehiagok parte hartu dute MUGAK Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalaren barruan azken hiru hilabeteotan Donostian, Bilbon eta Gasteizen antolatu diren ehundiko gora jarduera eta erakusketetan. Hurrengo igandean, urtarrilak 12, oraindik ere zabalik dauden erakusketak amaituko dira, eta balorazioa “ezin da positiboagoa izan”, Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburuak esan duenez. 2017az geroztik, Jaurlaritza da MUGAKen sustatzaile nagusia.

Bisita gidatuak 'Donostiako Alde Zaharra eta Portua: Monumentu Multzoa' erakusketan

Joan den azaroaren 26an, Ancora elkarteak Donostiako Alde Zaharra eta Portua: Monumentu Multzoa erakusketa inauguratu zuen Euskadiko Arkitektura Institutuan, eta orain, bisita gidatuak ere antolatu ditu urtarrila bitarte.

MUGAK Bienaleko erakusketen gabonetako ordutegiak

Euskadiko Arkitektura Institutuan kokatuta dauden MUGAK Bienalaren erakusketak ohiko ordutegian egongo dira zabalik asteartetik igandera, jaiegunetan izan ezik.

Donostiako Alde Zaharreko eta Portuko altxor ezkutuak erakutsiko ditu MUGAKek erakusketa batean

Donostiako Alde Zaharra eta Portua: Monumentu Multzoa erakusketa inauguratuko da bihar, azaroak 27, Euskadiko Arkitektura Institutuan eta MUGAK Euskadiko Arkitektura Bienalaren bigarren edizioaren barruan betiere. Ancora elkarteak antolaturik, Eusko Jaurlaritzak gure hiriko gune historikoa monumentu-multzo izendatu izana ospatzea da erakusketaren helburua, herritarrei haren berezitasunen berri ematearekin batera.

Euskadiko Hiri Agendak lurralde-plangintzaren eta politika jasangarrien lehen tokian finkatu du Euskadi

Euskal Hiria 2019 kongresuaren lehen jardunaldia Euskadi lurralde-plangintzaren eta politika jasangarrien buruan kokatu duen Bultzatu 2050 Hiri Agendaren aurkezpen ofiziala egiteko foro gisa baliatu da. Asmo handiko dokumentu hori Nazio Batuen Hiri Agenda berrian oinarrituta dago, eta Garapen Jasangarriko Helburuak garatzen ditu, “hiriak leku inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izan daitezen eta, bertan, ezein pertsona eta ezein leku atzean gera ez dadin”. Horretarako, zeregin zehatz batzuk finkatu dira: zehazki, 8 lehentasun estrategiko ezarri dira, esku hartzeko 31 ardatzetan eta 105 jardun-ildotan egituratuak. 



Egitaraua prestatzen ari gara