Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Conferencias

Arkitektura Graduaren inaugurazio hitzaldia: Josep Ricart (HARQUITECTES)

Josep Ricart Ulldemolins-ek (HARQUITECTES) Arkitektura Graduaren inaugurazio hitzaldia emango du:.

Josep Ricart-ek, bere estudioaren ibilbidea adierazteko, garatutako proiektuak aurkeztuko ditu, “TODO ES MENTIRA. La condición natural de la arquitectura” izenburua izango duen hitzaldian.

HARQUITECTES arkitektura-estudioa 2000. urtean sortu zuten Sabadellen (Bartelona); ordudanik, lau arkitekto ibili dira zuzendari-lanetan: David Lorente Ibáñez (Granollers, 1972), Josep Ricart Ulldemolins (Cerdanyola del Vallès, 1973), Xavier Ros Majó (Sabadell, 1972) eta Roger Tudó Galí (Terrassa, 1973). Denek ere Vallésko Arkitektura Goi Eskola Teknikoan egin zituzten arkitektura-ikasketak 1998tik 2000ra bitartean.

Sari ugari eman dizkiete beren eraikuntza-lanengatik eta ideiengatik. Bertako nahiz kanpoko aldizkarietan argitaratu dute. Europako eta Ameriketako erakusketa eta hitzaldi askotan parte hartu dute.

Josep Ricart Ulldemolins-ek (Cerdanyola del Vallès 1973) ETSAVen lortu zuen arkitekto-titulua, ohorezko matrikularekin. 2006tik aurrera, proiektu-irakaslea da ETSAVen, eta 2012tik aurrera, berriz, UPC School-eko Espazioen Produkzioa masterrean irakasten du.



Egitaraua prestatzen ari gara