Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Conferencias

Hondakin adimendunak helburu

Etorkizun ezezagun baterako eraikinak diseinatzeak duen garrantzia gogorarazi zigun Bob Van Reeth-ek. Demografia azkar aldatzen eta etxeetako nahiz laneko inguruneetan ere etengabe berritzen ari den garai batean, sostengagarri izatea lantzeko modu benetan holistiko bat da eraikinak geruza sail batzat hartzea, bakoitza bere denbora dimentsio bereziaren jabea izanik: egitura eta hiri elementuak eraiki egin behar dira hainbat mende irauteko; barne instalazioen, diseinuen eta akaberen bizitza erabilgarria, berriz, askoz laburragoa da, nahitaez.

Iraunkortasuna adieraztea interesatzen zaigu, edo, batez ere, iragana eta oraina hiri mailan elkarren ondoan bizitzea, baliabide ekonomia bat martxan jarri eta ingurumen nahiz kultura iraunkortasuneko betekizunekiko sentikorrak izateaz batera. Inspirazio bila, Art & Crafts (Norman Shaw, Charles Voysey, Hugh Mackay Baillie Scott, batzuk bakarrik aipatzearren) hirugarren belaunaldiko arkitektoen lanean oinarritu gara, tokian tokiko eraikuntza berrinterpretatu baitzuten haien eraikinen bidez, asmamen, esperimentazio eta harridura sortzeko gaitasun nabarmenarekin. Era berean, etengabe aldatzen ari diren baldintzei originaltasunez erantzuteko gauza den arkitektura bat nahi dugu, Lethabyk "Ingalaterrako eraikin librea" deitu zuenaren ondarea oinarri hartuta.

Data

04-11-2019

Ordutegia

18:30

Lekua

Partaideak



Egitaraua prestatzen ari gara