Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Etxebizitza zuzendaritzaren eta UPV/EHUko Arkitektura GETren arteko lankidetza instituzionalaren baitan, lehentasunezko 3 jardun eremu ezartzen dituen lankidetza hitzarmena izenpetu da:
- Etxebizitza Laborategia.
- Irisgarritasun unibertsala, desafio eta aukera berri gisa eraikitako gure espazioen diseinuan.
- Ezagutza zabaltzea eta gure gizartera transferitzea –berriki sortutako Euskadiko Arkitektura Institututik bideratua neurri handi batean–.
Etxebizitza Laborategia uda honetan jarriko da abian UPV/EHU-ren 2019ko Uda Ikastaroen barne, bizitegi erabilerek gure lurraldean egun dituzten arazoak aztertuko dituena. Arkitektura GETeko irakasle eta ikertzaile talde handi baten eta Etxebizitza Saileko teknikarien laguntzaz, hainbat ikerketa eta jardun lerro planteatuko dira, zeinen bidez, hirigintza eta diseinu gaiak lantzeaz gainera, diziplina arkitektonikoari estu lotutako beste alor batzuk era aztertuko diren. Hiru jardunaldi profesional antolatu nahi dira Laborategi honen ekarpenak erakusteko, analisi eremua zabalduz eta hedatuz estatutik eta nazioartetik ekarritako ekarpen eta esperientzien bidez.
Kurtsoa, ‘RE-vivienda: I laboratorio de vivienda en Euskadi' deritzona, Euskadiko Arkitektura Institutuan izango da eta hurrengo gaiak landuko ditu:
1. Habitataren birdentsifikazioa landa ingurunean.
2. Habitataren birdentsifikazioa hiri ingurunean.
3. Habitataren esperimentaltasuna eta malgutasuna.
Helburuak
- Publikoki aurkeztea Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Etxebizitza zuzendaritzak eta UPV/EHUko Arkitektura GETek bultzatzen duten Etxebizitza Laborategia.
- Etxebizitza Laborategiaren jarduerak eta emaitzak zabaltzea.
- Alternatibak aztertzea eta ezagutzea (tokikoak, estatukoak eta nazioartekoak), etxebizitza arloko egungo desafioei aurre egiteko.
Hurrengo publiko honi dago zuzenduta:
- Unibertsitateko ikasleak
- Unibertsitarioak ez diren ikasleak
- Irakasleak
- Profesionalak
- Publiko orokorra
- Ikertzaileak
Kurtsoa gaztelaniaz izango da.