Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Conferencias

Bestelako tropiko batzuk

Sandra Barclay eta Jean Pierre Crousse arkitekto perutarrek estudio bana ireki zuten 1994. urtean: Liman bata eta Parisen bestea. Hasiera-hasieratik esploratu zituzten paisaiaren, klimaren eta arkitekturaren arteko lotura estuak, eta horrek aitorpen eta sari ugari ekarri dizkie; besteak beste, Oscar Niemeyer saria eta Arkitektura Kritikarien Nazioarteko Batzordeak (CICA) ematen duen Latinoamerika Saria.

Barclay-k eta Crousse-k hainbat bienaletan parte hartu dute. 2012an, adibidez, Peru ordezkatu zuten Venezian, eta lau urte geroago, 2016an, atzera ere komisario-lanak egin zituzten hiri horretako Bienalean Peruk zuen pabiloian. Hori gutxi ez, eta, iaz, Londresen argitaratzen den Architectural Review aldizkariak Women in Architercture saria eman zion Sandra Barclay-ri.

Barclay-k eta Crousse-k urriaren 17an emango dute beren hitzaldia, Donostian, Santa Teresa komentuan dagoen Euskadiko Arkitektura Institutuan.

Gaur egun, estatikak arkitekturarekin eta mekanikak ingeniaritzarekin denboraren joanean izandako lotura estuen mugak nolabait gaindituz, gure baliabide teknologikoek eguneroko ezin konta ahala arazo konpontzen dizkigute. Bestalde, etxeko produkzioa eta DIY delakoa gero eta sofistikatuagoak dira, fabrikazio-baliabide berrienei esker. Horiek horrela, Antonio Scarponik hitzaldi eta lantegi bana eskainiko dizkigu, biak ere diseinuan ardazturik, eta arkitekturan estatikak zer-nolako mugak dituen argitzen saiatuko da.

Antolatzailea: Habic

Lekua erreserbatzeko sakatu hemen.



Egitaraua prestatzen ari gara