HIRU ELIZA. Arkitektura erlijioso errebisionista Gasteizen proposamenean, Gasteizen 1958tik 1968ra bitartean eraikitako hiru eliza aztertzen dira: bi aldi eta sasoi berean eraikiak dira (Aingeruetako Andre Mariaren eliza, Javier Carvajal eta José María García de Paredes arkitektoek diseinatua, eta Koroatzearen eliza, Miguel Fisac arkitektoak diseinatua), eta hirugarrena, San Frantzisko Asiskoaren eliza, hurrengo hamarkadan eraiki zuen Luis Peña Gancheguik.
Erakusketan jatorrizko agiriak ikusteko modua egongo da (argazkiak, testuak, dokumentazio grafikoa…), denak ere Fisac Fundaziotik, José María García Paredesen artxibotik, Nafarroako Unibertsitateko artxiboetatik eta Peña Ganchegui Artxibotik atereak.
Antolatzailea: Peña Ganchegui Artxiboa
Babesleak:
