Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Erakusketak

Loturak: Artea eta Arkitektura. The neighbor's project

The neighbor’s project

Ameriketako Estatu Batuetako garapen-ereduaren eta bereizkuntza sozialaren ikur eta enblemetako bat dira etxebizitza familiabakarrak. Eredu horretatik abiaturik, José María de Orbe-k, ikur horren apropiazio ironiko bat proposatu, eta Buffalo hiria ikertu du. José María de Orbe-k berak esplikatzen ditu bere proiektuaren nondik norakoak: “2012ko otsailean, Estatu Batuetara egindako bidaia batean, New York estatuko iparraldean ibili nintzen herriz herri, Buffalo hiritik gertu. Elurte handi batek zuriz estali zuen paisaia, eta halako batean, Eirie konderrian dagoen Springville herrira iritsi nintzen. Bertako kale nagusiko etxebizitzei begira nengoela, konturatu nintzen alde handia zegoela hango eta Europako etxebizitza familiabakarren artean: Europan, denak dira berdinak; Estatu Batuetan, berriz, bakoitza berezia eta bakarra da, etxe-jabeen espiritu indibidualistagatik seguru asko. Hala ere, ohartu nintzen etxebizitza guztiak zeudela paretsuko irizpideen arabera eraikirik. Pentsatu nuen etxebizitza bakoitza erditik ebakiko banu eta erdi hori aldameneko etxebizitzaren erdiari lotuko banio, nekez bereizi ahal izango nuela etxe bakoitza gainerakoetatik”.

Antolatzailea: Fernando Golvano

Data

11-10-2019 / 10-01-2020

Ordutegia

Asteartetik igandera:

10:30 - 13:30

17:30 - 21:00

Lekua

Partaideak



Egitaraua prestatzen ari gara