Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Erakusketak

Begirada Garaikideak

‘Begirada garaikideak’ hirian bizi diren pertsonek Donostia ikusteko duten moduaren inguruko hausnarketa da, eta modu horiek inguruabarrek eta bizi esperientziek baldintzatu egiten dituzten moduaz aritzen da. 100 donostiarren begirada ezberdinak (edo ez hain ezberdinak) plazaratzen dituen erakusketa da. Adin ezberdinak dituzten arren, hiri eta garai berberean bizi dira eta garaikideak dira.

Espazioen interpretazioek, lekuekin lotzen ditugun esanahiek eta hirian gertatzen diren ekintzek, harreman ereduek eta abarrek hirian jartzen ditugun begiradak bezainbeste Donostia osatzen dituzte. Aldi berean, guztiak Donostia bakarrean bizi gara: begirada horiek guztiak batzetik eta horiekin elkarrekintzan egotetik sortzen dena, bizikidetzaren espazio komunarena.

Donostiako eguneroko bizitzaren hainbat alderdiren inguruan duten ikuspegia partekatzeko, erabilera bakarreko kamara batez ateratako argazkien bidez.

‘Begirada garaikideak’ pertsonen begiradak isladatzea du helburu eta, erabilera bakarreko kamera bat erabiltzean, garbi gelditzen da ekintzaren alderdi garrantzitsuena ez dela argazkien kalitatea, baizik eta ordezkatzen dituzten begiradek transmititzen dutena.

Gainera, argazkigintza analogikoan ez dago iragazkirik, ezta argazkia pantaila baten bidez ateratzeko aukerarik ere.

Antolatzailea: Donostia Lagunkoia (Donostiako Udala)

Parte-hartzailea: UBIK Tabakalera

Data

16-11-2019 / 09-12-2019

Lekua



Egitaraua prestatzen ari gara