Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Erakusketak

Sistemen diseinua: Ulm Eskola eta Braun konpainia

MUGAK Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalaren bigarren ediziorako antolaturiko erakusketa honetan, Ulm-eko Goi-mailako Diseinu Eskolan (Hochschule Für Gestaltung Ulm) aplikaturiko metodologia pedagogiko eta estetikoa aztertzen eta erakusten da, 200 objektu, marrazki eta argazki baino gehiago ikusgai jarrita. Objektu horietako asko aurrez sekula erakutsi gabeak dira, eta denak ere Hochschule für Gestaltung Ulm, Braun Sammlung eta René Spitz Sammlung bildumetako artxiboetan dute jatorria.

Ulm-eko Eskola 1953an sortu zen, Max bill pintore eta arkitekto suitzarra, Otl Aicher diseinatzaile eta eskultorea, eta Inge Scholl aktibista politiko eta kulturala zuzendari zituela, eta 1968an itxi zituen ateak. Ulm-ek jarraipena eman zion Weimar, Dessau eta Berlingo Bauhaus ezagunari. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Ulm-eko irakasle eta ikasleek Mendebaldeko Alemania biziberritu nahi izan zuten beren diseinu eta estetika erradikalaren bitartez, eta herrialdeko industria, politika eta gizartea itzulipurdikatu.

1955etik 1960ra bitartean, Braun konpainiak, artean bertako zuzendari artistiko lanetan Dieter Rams zebilela, eta Ulm-eko Eskolak elkarlanean diseinaturiko produktuek sekulako eragina izan zuten XXI. mendeko diseinuan.

Komisarioak:

Gillermo Zuaznabar eta Neus Moyano

Argazkia:
Otl Aicher eta Hans Conrad. Frankfurteko Irrati Erakusketako Braun Pabiloia, 1959  ©HfG-Archiv, Ulm.

Komisariotza

Gillermo Zuaznabar eta Neus Moyano

Data

26-10-2019 / 12-01-2020

Ordutegia

Asteartetik ostiralera:

17:30 - 20:30

Larunbatak eta igandeak:

11:00 - 14:00

17:30 - 20:30

Lekua



Egitaraua prestatzen ari gara