Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak Gipuzkoan duen ordezkaritzak, Donostiako Udalaren Donostia Lagunkoia planaren laguntzarekin, hausnarketa bat proposatzen du belaunaldietan zeharreko etxebizitzaz.
Erakusketa interaktibo honetan, gizartea diseinu-eredu berri baten beharraz sentsibilizatzea bilatzen da, batez ere arkitektura berritu beharraz, XXI. mendeko bizimodu- eta bizikidetza-eredu berrietara egokituriko etxebizitzak diseina ditzan.
Erakusketak jolas bat proposatzen dio bisitariari, etxebizitzaz eta bizikidetza-eredu ugariez gogoeta egin dezan.
Hala, gurera datorren bisitariak erakusketan parte hartu ahal izango du, esperimentazio-maketekin esku hartuz eta zer egin imajinatuz. Erakusketara edonor etor daiteke, baina denetariko taldeentzako bisita gidatuak ere izango dira, gizarteko sektore guztiek beren tokia izan dezaten.
Belaunaldiz belaunaldiko etxebizitza / La vivienda transgeneracional from EHAEO / COAVN Gipuzkoa on Vimeo.