Kisho Kurokawa arkitekto japoniarraren Nakagin dorre ezaguneko bizitegi-kapsula baten erreplika Donostiako espazio publiko batean ezartzea da NAGAKIN 1:1 proiektuaren gakoa eta ardatza. Kapsulara bisitan etortzen denak denetik aurkituko du bertan: eskuorri bat, hitzaldiak, lantegiak eta proiekzioak.
Batetik, eraikin berezi horren berri eman nahi dugu, zer testuingurutan eraiki zen azaldu, arkitektoak zer arazori egin nahi izan zien aurre, bai eta gaur egun zer arazo dituen eta zer arazori erantzun behar izaten dien ere. Bestetik, ikuspegia zabaldu, eta Nakagin eraikinak planteatzen dituen desafioak ere argi erakutsi eta landu nahi ditugu: arkitekturaren mugikortasunaren mugak, etxebizitza eta bizitegien geroa eta ondare arkitektoniko modernoaren babesa, besteak beste.
* 12 laguneko taldeak.
Bisita gidatuak eta inskripzioak hemen
Antolatzailea: Atari