Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Partaideak

Álvaro Siza

1992ko Pritzker saridun Álvaro Siza urriaren 31n etorriko da Donostiara, Três Igrejas topaketan parte hartuko du. Topaketa Peña Gantxegi Artxiboak antolatu du MUGAK-en bidez, eta horretan, laguntzaile izan du Eusko Jaurlaritza.

Álvaro Sizak arkitektura-lan ospetsu asko ditu eginak; besteak beste: Boa Nova jatetxea eta Leça de Palmeira-ko igerilekuak, biak Matosinhos-en; Schlesisches tor etxebizitzak, Berlinen, eta Portoko Arkitektura Fakultatea. 1988ko sute ospetsuaren ondoren, Lisboako hirigune historikoa berreraikitzeko lanetan parte hartu zuen. Urte horretan bertan, arkitekturako lehen Mies van der Rohe saria eman zioten Vila do Conde-ko Borges Bankuaren eraikinagatik (1982-1986).

1993an, Portugalgo Arkitektoen Elkarteak ematen duen Arkitektura Sari Nazionala jaso zuen, eta Honoris Causa doktore izendatu zuten Lausanako Unibertsitatean (Suitza). Gainera, berak diseinatua da Euskal Herriko Unibertsitateak Bilbon duen Bizkaia Aretoa. 



Egitaraua prestatzen ari gara