Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Partaideak

José Luis Lanzagorta

70eko hamarkadaren amaieraz geroztik, Bartzelonan ibilbide oparoa egin du diseinu grafikoaren alorrean. Liburu eta arte-katalogo askoren azalak diseinatu ditu, bai eta CDak, kanpaina instituzionalak eta kartelak ere. Bere burua ez du ez ilustratzailetzat eta ez pintoretzat, baizik eta irudien sortzailetzat; bere hitzetan, letra-tipoak eta koloreak modu eraginkorrean erabiltzen jakitea du meriturik handiena. Egiten duena lanbide du, noski, baina asmo esperimentalari uko egin gabe; hala, bere lantegian ez dio sekula uzten tipografia-forma berriak ikertzeari. Lanzagortak berak esanda utzi duenez, “tipografia beti izan da diseinu grafikoaren alorretik nire interesa gehien erakarri duen diziplina: katramilatsuena eta delikatuena, eta baita gutxirekin gehien espresatzeko gai dena ere”. Bere lanetan, Lanzagortak forma lauak eta kolore gutxi erabiltzen ditu, eta tipografia espresio- eta sormen-baliabide da.



Egitaraua prestatzen ari gara