Mario Sangalli Uggeri (Donostia, 1964) Bartzelonako AGET-an bukatu zituen bere arkitektura ikasketak 1990 urtean, Donostiako AGET-en egin zuen Doktoretza 2013an, 'Luis Peña Ganchegui: Arkitektura leku bezala' tesiarekin.
1988 urtetik Luis Peña Gancheguiren lakide izan zen, 1991. urtean Luis Peña eta Rocío Peñarekin batera Peña Ganchegui Estudioa sortu zuten; Rocíorekin gaur egun arkitektura bulegoa zuzentzen jarraitzen du. Beraien obra eta proiektua asko lehiaketak irabazi dituzte; baita ere, liburu eta aldizkari ugarietan izan dira argitaratuak. Beraien lana saritua izan da askotan.
1997 urtetik Donostiako AGET-en proiektuetako irakaslea da, bertan erantzukizun desberdinak izan ditu. Peña Ganchegui Artxiboko fundatzaileetako bat izan zen eta duela gutxi 'Peña Ganchegui Saria Euskal Arkitektura Gazteari' koordinatu zuen lehenengo edizioa.