Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Conferencias

2019ko UPV/EHU Uda Ikastaroak: 'RE-vivienda: I laboratorio de vivienda en Euskadi'

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Etxebizitza zuzendaritzaren eta UPV/EHUko Arkitektura GETren arteko lankidetza instituzionalaren baitan, lehentasunezko 3 jardun eremu ezartzen dituen lankidetza hitzarmena izenpetu da:

 Etxebizitza Laborategia.
Irisgarritasun unibertsala, desafio eta aukera berri gisa eraikitako gure espazioen diseinuan.
Ezagutza zabaltzea eta gure gizartera transferitzea –berriki sortutako Euskadiko Arkitektura Institututik bideratua neurri handi batean–.

Etxebizitza Laborategia uda honetan jarriko da abian UPV/EHU-ren 2019ko Uda Ikastaroen barne, bizitegi erabilerek gure lurraldean egun dituzten arazoak aztertuko dituena. Arkitektura GETeko irakasle eta ikertzaile talde handi baten eta Etxebizitza Saileko teknikarien laguntzaz, hainbat ikerketa eta jardun lerro planteatuko dira, zeinen bidez, hirigintza eta diseinu gaiak lantzeaz gainera, diziplina arkitektonikoari estu lotutako beste alor batzuk era aztertuko diren. Hiru jardunaldi profesional antolatu nahi dira Laborategi honen ekarpenak erakusteko, analisi eremua zabalduz eta hedatuz estatutik eta nazioartetik ekarritako ekarpen eta esperientzien bidez.

Kurtsoa, ‘RE-vivienda: I laboratorio de vivienda en Euskadi' deritzona, Euskadiko Arkitektura Institutuan izango da eta hurrengo gaiak landuko ditu:

1. Habitataren birdentsifikazioa landa ingurunean.

2. Habitataren birdentsifikazioa hiri ingurunean.

3. Habitataren esperimentaltasuna eta malgutasuna.

Helburuak

Publikoki aurkeztea Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Etxebizitza zuzendaritzak eta UPV/EHUko Arkitektura GETek bultzatzen duten Etxebizitza Laborategia.
Etxebizitza Laborategiaren jarduerak eta emaitzak zabaltzea.
Alternatibak aztertzea eta ezagutzea (tokikoak, estatukoak eta nazioartekoak), etxebizitza arloko egungo desafioei aurre egiteko.

Hurrengo publiko honi dago zuzenduta:

Unibertsitateko ikasleak
Unibertsitarioak ez diren ikasleak
Irakasleak
Profesionalak
Publiko orokorra
Ikertzaileak

Kurtsoa gaztelaniaz izango da.

Data

18-09-2019

Ordutegia

2019ko irailaren 18a, asteazkena

09:00 - 10:00 | “De la producción a la habitación: hipótesis arquitectónica de una tipología de caserío lagar guipuzcoano del siglo XV“. Ibon Telleria Julian, ETSA UPV/EHU - Irakaslea

10:00 - 10:45 | “Afección territorial de la acción de duplicar el número de viviendas en las edificaciones residenciales existentes en suelo no urbanizable: el caso de la Reserva de la Biosfera de Urdaibai“. Jon Asua RBUrdaibai - Arkitektua

10:45 - 11:30 | “Reflexiones sobre arquitectura y domesticidad en el ámbito rural“. Josep Ricart Uldemollins,  UPC-ko AGET-a - H arquitectes eta Irakaslea

11:30 - 12:00 | Atsedenaldia

12:00 - 12:45 | “Rehabilitar-domesticar: intervenciones sobre preexistencias rurales“. Paul Basañez Allende, Estudio Arkitektur - Arkitektua

12:45 - 13:30 | “Desarrollo de la casa labrega en Galicia“. Plácido Lizancos Mora,  A Coruña-ko AGET-a – Irakasle titularra

13:30 - 15:30 | Atsedenaldia

15:30 - 16:15 | “Urbanizing the Alps. Densification Strategies for High-Altitude Villages“. Fiona Pia, EPF Lausanne – Arkitektua eta  Irakaslea

16:15 - 17:30 | Sintesia

17:30 - 18:30 | “Decreto de Habitabilidad y Normas de Diseño de Viviendas y Alojamientos Dotacionales“. Pablo García Astrain, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Zuzendaria

Lekua

Partaideak



Egitaraua prestatzen ari gara