Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Partaideak

Fiona Pia

Fiona Pia andorratarra da, eta arkitektura- eta hirigintza-ikasketak egin zituen Lausanan, Suitzako Teknologia Institutu Federalean (EPFL). Mendi- eta landa-eremuetarako dentsifikazio- eta mugikortasun-eredu berri eta jasangarriak ikertzen ditu. Sari ugari eman dizkiote bere lanengatik, eta aitorpen akademiko zabala ez ezik, bere lanetan tartean izaten diren komunitateen interesa ere jaso du. 2019an, orain arte azkena duen ikerketa-lana argitaratu dio Suitzako Birkhäuser argitaletxeak: Urbanizing the Alps. Densification Strategies for High-Altitude Villages. Bere lan akademikoaz gainera, Fiona Piak arkitektura-estudio bat du Lausanan, Fiona Pia Architectes izenekoa. Beren enpresa buru da landa-eremuko diseinu- eta inplementazio-lanetan; berea da, esate baterako, Au Pré-Dessus proiektua, Suitzako Crissier Vaud udalerriko azken eremu eraikigarria dentsifikatzea helburu duena.



Egitaraua prestatzen ari gara