Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Conferencias

Rafael Moneoaren eta Iñaki Gabilondoaren arteko solasaldia

Azaroaren 28an, 18:00etan, topaketa berezi bat izango da Kursaaleko Ganbera Aretoan. Topaketa horrek maila handiko bi pertsonaia izango ditu protagonista eta solaskide: Rafael Moneo eta Iñaki Gabilondo.

Kursaalen proiektua egin zuen arkitekto nafar ospetsua Iñaki Gabilondo kazetari donostiar handiarekin mintzatuko da, jendaurrean. Biek elkar ezagutzen dute, elkar errespetatzen dute, eta elkar miresten dute. Hori dela eta, oso erraza izan da haiek elkartzea eta hizketan jartzea Kursaalek eragile ekonomiko gisa eta ingurunea eraldatzeko elementu gisa duen eraginari buruz, eraikinaren beraren bilakaerari buruz, behar eta teknologia berrietara egokitzeari buruz, herriei, herritarrei, arkitekturari eta bizitzari buruz. Eta are errazagoa izan da hain urteurren berezia izanda, bientzat oso hunkigarria baita: Kursaalen inaugurazioaren 20. urteurrena.

Elkarrizketa baino, solasaldia izatea nahi da, Donostia, donostiarrak, gipuzkoarrak, bertako eraikinak eta idiosinkrasia, ingurune geografikoa eta bizitzako esperientziak eta lurraldea ondo ezagutzen eta maite dituzten maila handiko bi profesionalen artekoa.

Bi humanista eta jakintsu, hiri eta giza paisaiaren luxuzko bi behatzaile elkarrekin: hori proposatzen du Kursaalek etorkizunera begiratuz (XXI. mendera eta harago) ospatzera eta hausnartzera garamatzaten une honetarako.

Ekitaldi doan honetara joateko, espazio honetan argitaratuko dugun inprimaki baten bidez egin beharko da inskripzioa: https://www.kursaal.eus/eu/20-aniversario/

Antolatzailea: Kursaal

Data

28-11-2019

Ordutegia

18:00

Lekua

Partaideak



Egitaraua prestatzen ari gara