HfG Ulm-etik ikasten jardunaldiak
Otl Aicher-en diseinu-ikuspegiaren bertuteak eta mugak hitzaldia
Otl Aicher-en diseinu-lana ulertzeko moduan, sormen-lanaren prozesu metodiko-arrazionala deskribatzea izaten da ohikoena, horrek formalki eta estetikoki minimoak eta zorrotzak diren soluzioak modu sistematikoan lantzeko modua emango baligu bezala. Horretan, Aicher-ek 1972ko Municheko Olinpiar Jokoetarako zuzendu zuen diseinatzaile-taldearen lana mugarritzat har liteke.
Testuinguru horretan, haren jarreren oinarrizko premisak argi daude:
- Munduaren aitorpena.
- Testuinguruaren maneiukortasuna.
- Ekintzen antolagarritasuna.
- Erabakien arrazionalizazioa.
- Argudioen ulergarritasuna.
- Arrazoi objektiboen bidezko pertsuasioa.
- Tartean daude aldeen ezagutza.
- Arazoen ebazpena.
Arrazoizkoa baldin bada, orduan zuzena da: horixe da, labur esanda, Aicher-en praktikaren oinarri teorikoaren muin eta mamia. Dena den, zur gainean irarritako grabatu baten itxura duen marrazki horri erabat lausotzen zaizkio ertzak, Aicher-en lanak (Ulm-eko Helduentzako Eskolarako egin zituen aurenekoak, Braun konpainian egindakoak, Lufthansa-rako egindakoak, 1972ko Olinpiar Jokoetarako egindakoak, Isny-rako egindakoak…) aurreiritzirik gabe aztertu orduko.