Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Conferencias

Metro Bilbao-ren seinaleztapenaz harago: diseinu grafikoa eta arkitektura, Otl Alcher-en "Mundua proiektu gisa" berrirakurtzen

HfG Ulm-etik ikasten jardunaldiak

Metro Bilbao-ren seinaleztapenaz harago: diseinu grafikoa eta arkitektura, Otl Alcher-en "Mundua proiektu gisa" berrirakurtzen hitzaldia

Bilboko metroaren seinaleztapen-sistema izan zen Otl Aicher diseinatzaile grafiko alemanaren azken proiektua. Ulm-eko Eskolaren sortzaile nagusietako bat izan zenaren proiektu hori eredugarria da garraio-sistema masiboen seinaleztapenen diseinuan, eta haren parte-hartzean zerikusi handia izan zuen Norman Foster arkitekto britainiarrak Aicher-ekin zuen harreman bereziak. 1980ko hamarkadan, Foster sarri-sarritan joaten zen  Alemaniako Ravensburg-en dagoen Rotis herrixkara, Aicher-ek hantxe baitzeukan estudioa 1972. urteaz geroztik. Aicher-ek bi dimentsioko arkitekturatzat jotzen zuen tipografia (testuaren konposizio eta diseinua), eta horretan aritua zen Aicher, batez ere letra-tipoen diseinuan. Baina, haren lanei distantzia pixka batetik begiratzen badiegu, Rotis tipografia ikonikoa auzitan jarriko duenik ere egongo da, noski. Aicher-en The World as Design saiakera-bildumak diseinuaren praktika eta haren autonomia zertan dautzan definitzeko ahalegin nabarmenena izaten jarraitzen du, gaur egun arte Bauhaus mitoari egin zaion kritikarik zorrotzena: diseinua interesatzen zaion edonork nahitaez irakurri beharko lukeen liburua, inondik ere. Arkitekto / diseinatzaile grafiko / letra-tipoen diseinatzaile gisa, zer-nolako diseinu-lanak egin ditzakegu Aicher & Foster bikotea gogoan hartuta?

Data

12-11-2019

Ordutegia

17:30 - 19:30

Lekua

Partaideak



Egitaraua prestatzen ari gara