François Chastanet (1975) arkitektoa eta diseinatzaile grafikoa da, Bordeleko TypoMorpho estudioaren sortzaileetako bat.
2002az geroztik, diseinu grafikoa eta tipografia irakasten ditu Tolosako Goi Mailako Arte Institutuan (isdaT), Frantzian, Diseinu Grafikoa Sailean, eta 2010etik 2012ra bitarte Saint Étienneko Goi Mailako Arte Eskolan (Esadse) aritu zen lanean, Diseinu Sailean. Lurralde urbanoen eta sinbolo idatzien arteko interakzioei buruzko ikerketa fotografikoak egiten ditu.
MUGAK Bienalaren jardunaldiak: Hfg Ulm-etik ikasten
Hitzaldia: Metro Bilbao-ren seinaleztapenaz harago: diseinu grafikoa eta arkitektura, Oti Alcher-en "Mundua proiektu gisa" berrirakurtzen.