Urriak 9 eta 30 bitartean Jose Apeztegia argazkilariaren erakusketa bat Eskolako sarreran izango dugu. Erakusketak DONOSTIA AL DESCUBIERTO. LOS APÓSTOLES DE BIDEBIETA izenburua du eta honetan Jose Apeztegiak formatu handiko 6 argazki erakutsiko dizkigu.
Jose Apeztegiak osteopata eta argazkilaria a da. Azken urteetan bere bidaietan argazkiak egin izan ditu, bere Instagram profilean ikus daitekeen bezala. Azken urtean zehar formatu handiko argazkiak egiten dago eta hauek egiteko teknikan ikertzen. Orain arkitekturari buruzko argazkiak egiten ditu, Donosti hiriko argazkiekin dabil lanean. Baina bere ikuspuntua ez da hiri honi buruzko ohiko argazkiak egitea baizik eta izkutuan dagoen hiria kaleratzea nahiko luke. Horregatik Bidebietako argazkiak ekartzen dizkigu.
Urriak 9-an, goizeko 12.30tan erakusketaren inaugurazioa izango dugu. Inaugurazioan horrelako argazkiak egiteko erabiltzen den kamarak nola funtzionatzen duen esplikatuko digu argazkilariak. Horretarako argazkilariak formatu handiko argazkiak egiteko kamara bat ekarriko digu.
Antolatzailea: ETSA- UPV/EHU