Arkitektoa. 2003. urteaz geroztik, Bartzelonako Kultura Garaikidearen Zentroan (CCCB) kolaboratzen du, Hiri Espazio Publikoaren Europako saria emateko lanetan. Europa Ciudad (2012) dokumentala egin zuen RTVErako, eta komisario-lanetan jardun zuen aldi berean Bartzelonako Kultura Garaikidearen Zentroan (CCCB) eta Medellineko Antiokia Museoan antolatutako Piso piloto (2015) erakusketan. Europe City: Lessons from the European Prize for Urban Public Space (Lars Müller Publishers, 2015) ere parte hartu du. Hainbat master eta graduondokotan aritu da irakasle, eta hiriari eta espazio publikoari buruzko artikuluak idatzi eta hitzaldiak eman ditu.