Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Conferencias

2019ko UPV/EHU Uda Ikastaroak: 'RE-vivienda: I laboratorio de vivienda en Euskadi'

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Etxebizitza zuzendaritzaren eta UPV/EHUko Arkitektura GETren arteko lankidetza instituzionalaren baitan, lehentasunezko 3 jardun eremu ezartzen dituen lankidetza hitzarmena izenpetu da:

 Etxebizitza Laborategia.
Irisgarritasun unibertsala, desafio eta aukera berri gisa eraikitako gure espazioen diseinuan.
Ezagutza zabaltzea eta gure gizartera transferitzea –berriki sortutako Euskadiko Arkitektura Institututik bideratua neurri handi batean–.

Etxebizitza Laborategia uda honetan jarriko da abian UPV/EHU-ren 2019ko Uda Ikastaroen barne, bizitegi erabilerek gure lurraldean egun dituzten arazoak aztertuko dituena. Arkitektura GETeko irakasle eta ikertzaile talde handi baten eta Etxebizitza Saileko teknikarien laguntzaz, hainbat ikerketa eta jardun lerro planteatuko dira, zeinen bidez, hirigintza eta diseinu gaiak lantzeaz gainera, diziplina arkitektonikoari estu lotutako beste alor batzuk era aztertuko diren. Hiru jardunaldi profesional antolatu nahi dira Laborategi honen ekarpenak erakusteko, analisi eremua zabalduz eta hedatuz estatutik eta nazioartetik ekarritako ekarpen eta esperientzien bidez.

Kurtsoa, ‘RE-vivienda: I laboratorio de vivienda en Euskadi' deritzona, Euskadiko Arkitektura Institutuan izango da eta hurrengo gaiak landuko ditu:

1. Habitataren birdentsifikazioa landa ingurunean.

2. Habitataren birdentsifikazioa hiri ingurunean.

3. Habitataren esperimentaltasuna eta malgutasuna.

Helburuak

Publikoki aurkeztea Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Etxebizitza zuzendaritzak eta UPV/EHUko Arkitektura GETek bultzatzen duten Etxebizitza Laborategia.
Etxebizitza Laborategiaren jarduerak eta emaitzak zabaltzea.
Alternatibak aztertzea eta ezagutzea (tokikoak, estatukoak eta nazioartekoak), etxebizitza arloko egungo desafioei aurre egiteko.

Hurrengo publiko honi dago zuzenduta:

Unibertsitateko ikasleak
Unibertsitarioak ez diren ikasleak
Irakasleak
Profesionalak
Publiko orokorra
Ikertzaileak

Kurtsoa gaztelaniaz izango da.

Data

19-09-2019

Ordutegia

2019ko irailaren 19a, osteguna

09:00 - 10:00 | “ATRI precedentes y casos“. Jon Begiristain Mitxelena, UPV/EHU-ko Arkitektura GET-a – Arkitektua eta Irakasle doktorea
David Juarez Latimer-Knowles Stradddle13 - ArquitecturasColectivas eta CitizensLab - Arkitektua eta Straddle3-en kidea

10:00 - 10:45 | “La ciudad de las manos pequeñas“. David Bravo Bordas, CCCB Bartzelonako Kultura Zentroa - Arkitektua

10:45 - 11:30 | “Ciudad compacta promiscuidad social“. Alejandro Gimenez Imirizaldu, Bartzelonako Arkitektura GET-a – Arkitektua eta Hirigilea

11:30 - 12:00 | Atsedenaldia

12:00 - 12:45 | “Imaginar, diseñar, producir y gestionar otras formas de vivienda pública“. Eva Morales Soler, Malagako AGET-a -  "La Panaderia" – Arkitektua eta Irakaslea

12:45 - 13:30 | “Autoconstrucción - Por una autonomía del habitar“. Kathrin Golda Polgartz, Karlsruhe-ko Unibertsitatea – Arkitektua eta Hirigilea 

13:30 - 15:30 | Atsedenaldia

15:30 - 16:15 | “Concil de la Fundació Community Land Trust Bruxelles“. Loic Geronnez, Community Land Trust Brussels – Soziologoa eta Ekonomista

16:00 - 17:00 | Sintesia

17:00 - 18:00 | Itxiera. Anne Lacaton, Lacaton&Vassal Architectes - Arkitektua

Lekua

Partaideak



Egitaraua prestatzen ari gara