Besteak beste, Beth Galí, Manuel de Solà Morales, Enric Miralles eta Manuel Ruisánchez arkitektoekin egin du lan 1998ra arte; urte horretan, bere estudioa ireki zuen, arkitektura- eta hirigintza-proiektuetan eta hiri-giroko artean espezializatuta. Hirigintza eta Lurraldearen Antolamendua irakasten ditu Bartzelonako Arkitektura Goi Eskola Teknikoan (ETSAB). Lantegi, ikastaro eta hitzaldi ugari eman ditu Europako eta Ameriketako hainbat zentrotan. Erakusketa ugaritan aritu da zuzendari-, diseinu- eta/edo komisario-lanetan, eta aldizkari espezializatu askotan argitaratu dituzte bere idazlanak. Herritarren parte-hartzea bultzatzea helburu duen Racons Públics lehiaketaren sortzailea da. HIESaren aurkako aktibista izan da, bai eta LGTB kolektiboarentzako Telefono Arrosa ekimenaren sortzailea ere.