Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Partaideak

David Rivera Gámez

Historialaria da David Rivera Gámez, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko Arkitekturako Goi Eskola Teknikoko Konposizio Saileko irakaslea, unibertsitate bereko doktorea eta Ondare Arkitektonikoaren Kontserbazioko eta Zaharberritzeko Master Ofizialeko irakaslea (ETSAM-UPM). Zinemaren eta arkitekturaren arteko harremanak aztertzen ditu, eta, hartarako, unibertsitateko zikloak eta mahai inguruak antolatzen ditu, eta gai horri buruzko hitzaldiak ematen ere, hainbat kultur erakundetan. Teatro Marittimo aldizkariaren sortzailea eta zuzendaria da, zeinak zinemaren eta arkitekturaren arteko harreman eta truke historikoak eta kontzeptualak aztertzen dituen. Tabula Rasa. Mugimendu Modernoa eta hiri makinista zinemagintzan (1960-2000)  liburuaren egilea da. Zinemari eta arkitekturari buruzko hainbat hitzaldi ziklotako komisarioa izan da, Telefónica fundazioak, Liburutegi Nazionalak eta beste erakunde batzuek antolaturik. Madrilgo Zinema Eskolako (ECAM) irakaslea izan da. 2000. urteaz geroztik, ondare arkitektoniko modernoari, haren analisiari, interpretazioari eta babesari buruzko hainbat ikerketa, argitalpen eta hitzaldi egin ditu. Arlo horretan, hainbat artikulu argitaratu ditu, eta Jainkoa gauza txikietan dago. Mugimendu Modernoaren arkitektura zaharberritzea (2012) eta Beste arkitektura modernoa. Espresionistak, metafisikoak eta klasizistak (1910-1950) (2017) liburuak.



Egitaraua prestatzen ari gara