Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Partaideak

Eduardo Rojo

Eduardo Rojok 1993an bukatu zituen arkitektura-ikasketak Nafarroako Unibertsitateko Arkitekto Eskolan. 1999an, "Bideak eta haien ingurumariak: komunikazio-sistema bizitzaren paisaia gisa" izeneko tesia aurkeztu, eta doktore-gradua lortu zuen. Aldi batez Ingurumeneko Ikerlanetarako Zentroan aritu ondoren, Gasteizko Udaleko Hiri Paisaiaren Bulegoan ibili zen arkitekto.

Lau urtez izan da Gasteizko Udaleko Bide Publikoaren Zerbitzuko buru, eta gaur egun, Espazio Publikoaren eta Natur Ingurunearen Zerbitzuko arduradun teknikoa da. Hiri horretako espazio publikoarekin eta eraztun berdearekin lotutako hainbat proiektu sortu eta garatu ditu. 2000. urtetik 2009. urtera bitartean, Nafarroako Unibertsitateko Hirigintza Saila zuzendu zuen. Lehenago, 1996tik 2015era bitartean, paisaiari buruzko espezialitatearen ikasketa-plana antolatzen lagundu zuen unibertsitate horretan bertan.



Egitaraua prestatzen ari gara