Donostian jaioa, 1945eko ekainaren 10ean, Santa Maria ikastetxean egin zituen lehen ikasketak. Gero, Humanitateak, Filosofia eta Teologia ikasketak egin zituen Saturrarango eta Donostiako seminarioetan (1958-71), Maisu izatekoak Valladolideko San Pedro Regalado eskolan, 1968an, eta Erlijio Zientzietakoak Pariseko Institutu Katolikoan, 1978tik 1881era bitartean.
Donostian apaiztu zen, 1971n, eta horren ondoren, apaiz jardun du Aieteko Gurutzeaga eta Loiolako Jesusen Bihotza parrokia-elizetan. 1982tik 1999ra bitartean, Donostiako Seminarioko eta Teologia eta Pastoraltza Institutuko ikasketaburu eta irakasle izan zen. Gaur egun, Donostiako Iesu elizako parrokoa da.
Jesus Maria Zabaletak Edorta Kortadi eta Mario Sangalli-rekin batera parte hartuko du Enkargu jainkotiarrak solasaldian.